Logo doistua 75 años

Aurten mugarri berezi bat ospatzen dugu:

75 urteko historia

1951. urtean, lau bazkide fundatzailek beren ezagutza profesionalak eta esperientzia batu zituzten, merkataritza-konpainia bat eratuz industria-proiektu bati ekiteko. Hasiera batean, jostailugintza eta pieza metaliko txikiak fabrikatzea zen sorrerako xedea, baina denbora gutxian, enpresak aukerak identifikatu zituen finkatze-elementuak fabrikatzeko, zehazki, zirrindola metalikoak.

Harrezkero, DOISTUAk pieza metalikoak ekoitzi ditu, zirrindolak batez ere, eta egunero eraiki du ibilbide bat, proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztien ahaleginean, dedikazioan eta ezagutzan oinarritua. Hamarkada hauetan, hainbat profesional igaro dira hemendik, eta, beren lanarekin eta konpromisoarekin, gaur egun garena izateari lagundu diote.

75 urte geroago, gauza asko aldatu dira, baina gure esentziak bere horretan dirau: Galdakaotik (Bizkaia) lanean jarraitzen dugu, han jaio ginelako eta gure sustraiak bertan mantentzen ditugulako, baina mundura irekita: duela 30 urte baino gehiago, aurrerapauso erabakigarria eman genuen nazioartekotzearen bidean. Gaur egun, bide horrek gure ekoizpenaren % 85 baino gehiago esportatzera eraman gaitu, nazioarteko merkatuetan dugun presentzia sendotuz.

Gure ibilbidean, prozesu eta produktu bakoitzaren kalitateari garrantzia eman diogu, bai eta bezeroen beharrak asetzeko orientazioari ere. 75 urte ospatzea ez da atzera harrotasunez begiratzea bakarrik, baita etorkizunera begiratzea ere, honaino ekarri gaituzten ilusio eta erantzukizun berarekin. Eskerrik asko bide honen parte izan diren eta diren pertsona guztiei: sortzaileak, akziodunak, administratzaileak, langileak, laguntzaileak, hornitzaileak eta bezeroak.

Eskerrik asko zuei guztioi esker
75 urte betetzera iritsi garelako!

Síguenos